Triki-pintxopotea bihar, Doberaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 15a, 00:00

19:00etan jarri dute zita Plazan, Mintzalagun egitasmoko ikasturtea «behar den bezala» bukatzeko asmoz.

San Joan jaiak gertu dauden honetan, triki-pintxopotea antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Mintzalagunekin, «kaleak giro­tzen hasteko». Bihar arratsal­dean izango da, 19:00etan Plazan elkartuta. Mintzalagun egitasmoko ikasturtea «behar den bezala» agurtzea da asmoa, baina Mintzalagunei ez ezik, herritar guztiei luzatu diete gonbitea, parte hartu eta ekimena gertuagotik ezagutzeko: «hori bai, ez ahaztu euskera praktikatzea dela Mintzalagunen helburu nagusia!», gogorarazi dute.

Helduen arteko harreman informaletan euskeraren erabilera areagotzea bilatzen du Mintzalagun egitasmoak: euskera ikasten ari direnak eta euskeraz ondo egiten dutenak inplikatzen dira, talde txikietan elkartu eta euskeraz hitz egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!