Azkeneko entsaioak, danborradarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Gaur, bihar eta etzi egingo dituzte azkeneko hiru entsaioak, San Joan jaietarako, Santa Barbarako danborradek.

Ekainaren hasieratik ari dira San Joanetarako prestatzen, Santa Barbarako haurren eta helduen danborradak: bost entsaio egin ditu dagoeneko, danborrada bakoitzak. Eta herriko festak gainean dauden honetan, azkeneko hiru entsaioak egingo dituzte, gaurtik ostegunera.

Hiru egunetan, ordutegi berean jarri dute azkeneko prestaketak egiteko hitzordua, Santa Barbara elkartean. Aurrekoetan bezala, arratsaldeko 19:00etan entsaiatuko du haurren danborradak; eta 20:00etan egingo du saioa helduen danborradak.

Saio horiekin, zortzi entsaioko prestaketari bukaera emango diote bi danborradek, festetan danbor eta barril hotsak kalez kale zabaltzeko gogotsu. Parte hartu nahi dutenek, entsaio egun eta orduetan eman behar zuten izena, elkartean bertan.

Ekainaren 23an aterako da Santa Barbarako helduen danborrada, gaueko 23:00etan; eta hilaren 24an izango da haurren danborrada, 11:30etatik aurrera, Santa Barbara eta Etxeberri elkarteen partehartzearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!