'Kabitu ezina' liburuari buruz, solasaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Liburutegian izango da, 19:00etan hasita. Ane Mayozek gidatuko du, eta Itxaro Borda izango da gonbidatu berezia.

Gaur egingo dute ekaineko literatur solasaldia, euskeraz, Biteriko liburutegian (oker zegoen Udalaren Kultur Agendan, ez da ostiralean izango). Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta oraingoan, Aintzane Usandizagaren Kabitu ezina liburuari buruz ariko dira, Ane Mayozek gidatuta. 

Idazle lasartearrak 2019an argitaratu zuen liburua, bere estreinakoa; eta bertan, zortzi istorio bildu ditu: «egunerokotasun grixean zirrikituak eta giza harremanetan arrakalak bilatzen dituzten ipuinak, jendeei eta egoerei begirada zorrotz eta sakona eskaintzen dakitenak, agerikotik harago doazenak».

Gainera, gonbidatu berezi bat izango da gaurko solasaldian: Itxaro Borda idazle baionarra egongo da bertan, bertaratuekin solasaldia konpartitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!