Buruarinen tailerra egingo dute bihar eta etzi, Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Buruarinen tailer bateko irudia, urtarrilean, Doberak antolatuta.

Kaxko Elkarteak antolatuta, 17:30etan hasiko da tailerra bi egunetan. Izena eman behar da whatsappez.

Gainean dira San Joan jaiak, eta festa giroa zabaltzen hasi da herrian, pixkanaka. Bide horretan, beste pausotxo bat gehiago emango dute bihar eta etzi, Kaxko Elkartearen eskutik. Izan ere, buruarinen tailerra antolatu du Biteri kultur etxean, bi egunetan. Horrela, festetarako buruarin bana prestatuko dute tailerrean parte hartzen duten haurrek, Buruarinak konpainiako kideen laguntzarekin.

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da tailerra, bi egunetan. Eta parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, zein buruarin egin nahi duten aukeratu behar dute aurrena; eta ondoren, mezua bidali whatsapp bidez, 615 789 824 telefono zenbakira.

Makina bat buruarin daude aukeran: pailazoak, piratak, deabrua, fruta ezberdinak, bikingoak, animaliak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!