Dantza garaikideko eta antzerkiko ikasleek, emanaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Dantza garaikideko emanaldia, Biterin.

Ikasturte bukaerako saioa eskainiko dute Biterin, 19:30etatik aurrera, inprobisazioa abiapuntu hartuta.

Urtero bezala, ikasturte osoan zehar ikasitakoa erakutsiko dute, taula gainean, Biteriko antzerkiko eta dantza garaikideko ikasleek. Gaur arratsaldean eskainiko dute emanaldia, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan hasita.

Inprobisazioa hartuko dute abiapuntu, eta beraiek sortutako pieza laburrak eskainiko dituzte, bertaratuen gozamenerako. Antzerkiko ikasleek eskainiko dute bere pieza, emanaldiaren aurreneko zatian; eta dantza garaikideko ikasleen piezak izango dira ikusgai, bigarrenean. Bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!