Garaile, Etxebeste, Amundarain, Alustiza, Illaramendi eta Kanflanka

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

San Antonio jaiekin, Bola eta Toka Txapelketak izan ziren larunbatean. Gainera, Hernaniko Bola Txapelketari ere hasiera eman zioten.

San Antonio jaiek askorako eman dute aurten, makina bat ekintza izan baitira asteburuan. Larunbatean, Bola eta Toka Txapelketa antolatu zuten, eta goiz ederra izan zuten partaide guztiek. Gainera, Hernaniko Bola Txapelketa ere Ereñotzun hasi zen, eta, momentuz, Ibon Minerrek lortu du sailkapenean aurrena izatea. 

Bolan, San Antonio Sari nagusia Joxe Mari Etxebesterentzat izan zen, 36 brila botata. Garbiñe Alustizak, berriz, aurreneko emakumearen saria jaso zuen  19 brilarekin. 

Tokan, Antonio Amundarain eta Fermin Illarramendiren berdinketarekin, biak izan ziren txapeldun, 9 punturekin. Emakumezkoetan, Martxeli Kanflanka izan zen garaile, 2 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!