Hernaniar xakelari gazteak txukun aritu ziren Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 14a, 00:00

Ekai Legorburu, Markel Diez eta Asier Ezkai hernaniarrak, Azkoitian.

12 urtez azpikoan, Legorburuk 18garren postuan amaitu zuen, Diezek 22garren eta Grosek 33garren. 

Ikasturtea amaitzearekin batera, Gipuzkoako Xake Federazioak gazteen mailako xake torneoa antolatzen du urtero 20, 14 eta 12 urtez azpiko kategorian. Joan den asteburuan izan zen txapelketa, eta bertan izan ziren hainbat hernaniar gazte, 12 urtez azpikoan. 

Bikain aritu ziren guztiak, eta postu onak lortu zituen. 70 partaide izan ziren beraien mailan, eta hauexek izan ziren eskuratutako postuak: Ekai Legorburuk 18garren amaitu zuen, Markel Diezek 22garren eta Asier Ezkaik, berriz, 33garren. Erraz lortu zuten finalera iristea, baina maila altua dago Gipuzkoakoan, eta, beraz, «gozatzea eta ondo pasatzea» izan zen azken partida horien helburua. Orain, atseden hartu eta datorren ikasturtera arte itxaron beharko dute berriro ere lehiatzeko. 

Anaitasuna-Kakute xake klubarekin laguntzari esker, Azkoitiko Elkargune aretoan jokatu ziren partidak, eta ia hiru orduz luzatu ziren jardunaldiak. Hiru mailak batuta, denera, Gipuzkoako 110 haur eta gaztetik gora bildu ziren aretoan xakean aritzeko

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!