Makina bat partiduren ostean, asteburuan erabakiko dira aurtengo Tilos 7 Pasa Pala Txapelketako txapeldunak. Kategoria bakoitzeko finalak larunbatean izango dira, 10:00etan hasita. Azken norgehiagoka 13:00etarako hitzartu dute, eta ondoren izango da sari banaketa.
Aste honetan, finalerako pasea lortzeko borrokatuko dute palistek. Hori horrela, jokatuko dira bigarren mailako final laurdenak eta kategoria guzietako finalerdiak.
|
GAURKO PARTIDUAK 17:45 Loidi-Luixa/Inda-Arizmendi 18:30 Agirre-Manterola/Bittor-Markel 19:15 Josu-Galarza/Luixa-Beloki 20:00 Ane-Enara/Leire-Itziar |