Azken ate irekiak, saskibaloiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 00:00

Azken ate ireki saioak antolatu ditu saskibaloi sailak. Aste honetan eta datorrenean, asteartetan eta ostegunetan, izango dira ate irekiak, arratsaldeko 18:20etan hasita. Kiroldegiko ate nagusian elkartuko dira gazteekin, eta 11 eta 16 urte arteko kirolariei luzatu diete bertaratzeko gonbita, hau da, LHko 6. mailatik hasita DBH 4. mailara artekoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!