Familia arauei eta mugei buruzko hitzaldia eskainiko dute etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 00:00

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren artean antolatutako Treba Gurasoak programako laugarren hitzaldia eskainiko da etzi, asteazkenean: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. Biterin izango da, arratsaldeko 17:30etan hasita. Educando la Emoción-eko Donna Apellaniz arituko da hizlari lanetan. Aurreratu dutenez, helburu nagusia da «familian harreman orekatua, osasungarria eta onuragarria izateko zer behar den ikustea, hori garatzeko beharrezkoak diren arauak eta mugak nola jarri landuz».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!