Eskaintza zabala aurkeztu du Chillida Lekuk datozen hilabeteetarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 00:00

Herritarrak Chillida Lekuko udako ekintzetan, 2019. urtean.

Ekintza mordoa antolatu dituzte adin guztietarako. Sarrerak salgai dagoeneko: 'www.chilludaleku.com'.

Uda Chillida Lekura itzuli da, publiko guztiari zuzendutako programazio erakargarriarekin. Chillidak asmatutako espazioa berriz ere ospakizun eta gozamenerako lekua da, «bizipenak eta emozioak partekatzeko». Udako programazioak dantza, zinea, opera, sormen tailerrak, ongizate jarduerak eta musika biltzen ditu, proposamen klasikotik garaikideagotara doazen soinuekin.

Udako solstizioa ospatzeko antolatutako Gorp (huts) ikuskizunak irekiko du uda denboraldia ostiral honetan, ekainaren 17an. Doos Colectivo konpainiak dantza garaikidea, ahotsa eta soinua batzen dituen lana aurkeztuko du, eskulturekin eta bertako naturarekin elkarrizketan. «Ikuskizun ibiltaria da, unibertso oniriko batean murgilduko gaituen bidaia poetikoa», aurreratu dute.

Ekintza guztietarako sarrerak salgai daude www.chillidaleku.com webgunean, eta jardueren gaineko informazioa ere bertan aurki daiteke.

 

UDAKO EGITARAUA

Ekainak 17

20:30 Udako solstizioa, ikuskizun ibiltaria: 'Gorp (htus)'. Ate irekiera 19:00etan.

Ekainak 24

15:30-19:30 Sormen tailerra: 'Irudimenezko lorategiak'.

Ekainak 25

09:30-13:00 eta 15:30-19:30 Sormen tailerra:
'Irudimenezko lorategiak'.

Ekainak 30

19:00 Kontzertua:
Lucía di Lammermoor.

Uztailak 1
19:00 Kontzertua:
La Orquesta Mondragón.

Uztailak 2
19:00 Kontzertua: Lila Downs.

Uztailak 3
19:00 Kontzertua: Chucho Valdés y Paquito D´Rivera.


Uztailak 16

19:00 Kontzertua:
Dean Wareham.

Uztailak 19
19:00 Jazzaldia:
Vadim Neselovskyi.

Uztailak 20
11:00 Txikijazz: Ambisonics. Ondoren, Travelling Brothers.

Uztailak 8, 22, 29
19:30 Museora bisita eta afaria Lurra Café-n.

Aire zabaleko zine gauak

Abuztuak 4

21:30 Pelikula: 'Mr. Wain'.

Abuztuak 5

21:30 Pelikula: 'Delicioso'.

Abuztuak 6

21:30 Pelikula: 'Un héroe'.

*Ate irekiera zine saioetako egun guztietan, 20:00etan.

Abuztuak 19, 21
20:00 Musika Hamabostaldia: Gerhard Quartet.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!