Harrera familia behar du udara honetan Saharako 7 urteko neska batek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Aurten bai! Aurten elkartuko gara lelopean, uda honetan, Saharatik Hernanira etorriko dira zenbait haur Oporrak Bakean ekimenaren barruan. Horien artean dago 7 urteko neska bat, eta berarentzat harrera familia baten bila dabiltza ekimeneko arduradunak. Udalak umeen bidaiak ordaintzen ditu eta, horrez gain, uztailean, udaleku irekiak dohainik eskaintzen ditu ume horientzat. Interesa dutenek edo informazio gehiago behar dutenek, bidali mezua oporrakbakean@gmail.com helbidera, kontsultatu www.oporrakbakean.eus webgunea edo bertaratu udaletxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!