San Joanak berriro ere, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Azken bi urteetan ospakizunik izan ez bada, «aurten bai, San Joanak izango ditugu Goiz Eguzkin», aipatu dute Goiz Eguzki elkartekoek. Ekainaren 26an, igandean, gimnasia erakustaldia izango da 11:00etan; ondoren, San Joan Torneoko irabazleen sariak banatuko dira eta, gero, gozatzen jarraitzeko, indarrak berreskuratuko dituzte luntx batekin. Hamaiketakoa egin nahi duten bazkideek ekainaren 22a baino lehen jaso beharko dute ekitaldirako txartela, bulegoko ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!