Aurkezpen jendetsu bezain hunkigarria

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Hernaniko Arraun elkarteko taldeen zein Maialen traineruaren aurkezpen ekitaldia izan zen atzo arratsaldean, Tilosetan. Jende mordoa bertaratu zen aurtengo arraunlariak eta talde teknikoak ezagutzera, eta giro borobila izan zen aurkezpenean. Txandaka, kategoriaka igo ziren kioskora gaztetxoenetatik, alebinetatik, hasita. Ondoren, infantilak aurkeztu zituzten eta, gero, kadeteak igo ziren kioskora. Segidan, omenaldi ederra egin zioten Juan Bautista Larburu Batis arraunlari ohiari. Txalo zaparrada jaso zuen hernaniarrak, arrauneko familiako arraunlari guztiek babestuta. Ekitaldia bukatzeko, Maialen traineruko senior mailako nesken aurkezpena izan zen. Traineru eta guzti agertu ziren Tilosetara, bertaratu zirenek Maialen gertutik ezagutzeko.

Erlazionatuak

Hernani Arraun Elkarteko aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2022 eka 11 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!