«Inprobisazioa ardatz hartuta», antzerkia eta dantza garaikidea izango dira asteartean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 12a, 00:00

Antzerki eta dantza garaikideko emanaldiak izango dira etzi.

Biteriko ikastaroen ikasturte amaierako ekitaldiak izango dira, 19:30etan hasita. Aurrena antzerkia aurkeztuko dute eta, ondoren, dantza.

Ekaineko kultur agendaren barruan, emanaldi berezia izango da etzi, hilaren 14an, Biterin. Hain zuzen, ikasturte honetan kultur etxean eskaini dituzten ikastaroen ikuskizunak antolatu dituzte egun horretarako. Dantza garaikidea eta antzerkia landu dituzten taldeek ikasturte honetan ikasitakoa aurkeztuko dute oholtza gainean.

Arratsaldeko 19:30etan jarri dute horretarako zita. Antzerkiko pieza eskainiko dute aurrena eta, gero, dantza garaikideko taldearen txanda izango da. «Inprobisazioa abiapuntu hartuta sortutako pieza laburrak aurkeztuko ditugu», kontatu dute arduradunek. Horrekin, bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!