Udaberriko kontzertua gaur 19:30etan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 11a, 00:00

Udaberriko kontzertua izango da gaur, Goiz Eguzkiko parkean, 19:30etan hasita. Emanaldiak hiru zati izango ditu: gizonezkoen abesbatza irekiko du ikuskizuna, Javier Zubimendiren zuzendaritzapean, bi abesti interpretatuz; ondoren, emakumezkoen abesbatza arituko da, Ixiar Zubimendik zuzendutako beste bi interpretaziorekin gozatuz; eta, kontzertua amaitzeko, beste hamar abesti interpretatuko dituzte emakumezkoek zein gizonezkoek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!