Kiroldegiko uztaileko ikastaroetan izena emateko aukera dago bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 11a, 00:00

Uztailean eta abuztuan izango dira gazte zein helduentzat uretan, fitness aretoan eta naturan.

Ki­roldegian udarako ikastaroak prestatu dituzte eta uztailekoetan bihar arte izena eman daiteke. Aurten, uztaila eta abuz­tuan eskainiko dituzte ikastaro­ak; uztailean, uretako­ak, fit­nesse­koak eta aire libre­koak izan­go dira, eta abuztu­an, aldiz, uretakoak besterik ez. Abuzturako izenematea uztailaren 12ra arte luzatuko da. Udal ki­roldegiko bulegoan egin behar­ko da edo online egin daiteke kirola.hernani.eus webgunean.

 

Uretako ikastaroak, gaztetxo eta helduentzat

Uretako ikastaroak izango dira, hain zuzen, udara osoan zehar egiteko aukera izango di­renak. Ikastaroak izango dira hasten ari diren hel­duen­tzat, 3 eta 14 urte bitar­tekoen­tzat, eta baita haurdunen­tzat ere. Uztailean, gainera, haur­txoek ere izango dute aukera ikas­taroa jasotzeko; ez ordea, abuz­tuan.

Ordutegiak eta egunak au­keran izango dira, bi aukera in­guru, taldeko. Gaztetxoen tal­de­ak osatzen ez badira, taldeak el­kartzeko aukera ere izango da, ka­su batzuetan. 

 

Fitness aretoetako saioak, goiz eta arratsaldez

Ikasturtean zeharreko fitness ikastaroekin jarraitu nahi due­nak ere, izango du aukera, uz­tailean zehar. Sei aukera izan­go dira, horretarako: pila­tesa, body pumb, barruko bizi­kleta, multi­fitnessa eta zum­ba. 

Goiz eta arra­tsaldez saio ba­na eskaini­ko dute; taldea sor­tzearen men­pe egongo dira. Aire libreko ikastaroak izango dira, Ave Maria parkean eta Jolas igerilekuan, 55 urtetik gorakoentzat eta 12 eta 20 urte artekoentzat. Naturan martxan egitasmoa egoera fisiko eta osasun orekari eutsi nahi dion guztiari dago zuzendua.

UZTAILEKO IKASTAROAK

IKASTAROAK URETAN

 - Hastapenak helduak
- 3 urtekoak
- 4 urtekoak
- 5 urtekoak
- 6 urtekoak
- 7-8 urtekoak
- 9-13 urtekoak
- 11-14 urtekoak
- Haurdunak
- Haurtxoak
(Ikastaroa emateko behar beste haur ez badago, ondorengo taldeak elkartu egingo dira 3-4 urte; 5-13 urte.

IKASTAROAK FITNESS ARETOETAN

- Pilatesa
- Body Pumb
- Ziklo Indoora
- Multifitnessa
- Total training
- Zumba

IKASTAROAK NATURAN

 - 55tik gorakoak. Naturan martxan jarri
- Zirkuitoak naturan, 12-15 urte/16-20 urte

 

ABUZTUKO IKASTAROAK

IKASTAROAK URETAN

 - Hastapenak helduak
- 3 urtekoak
- 4 urtekoak
- 5-6 urtekoak
- 7-13 urtekoak
- Haurdunak
- 9-13 urtekoak

 

IZENEMATEAK:

-Uztaileko ikastaroak: Bihar arte. Zozketa asteartean 08:00etan. Zerrendak, asteazkenean 14:00etan.

-Abuztuko ikastaroak: uztailaren 12ra arte. Zozketa uztailaren 13an, 08:00etan. Zerrendak, uztailaren 14an, 14:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!