June Clemente (eskuinean), podiumeko hirugarren postuan.

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 11a, 00:00

Astigartarrak lasterketa bikaina osatu zuen Etxebarrian. Aurreneko multzoan iritsi zen, eta garaipenaren lehian izan zen esprintean.

Kadete mailako Euskadiko Txapelketak jokatu zituzten aurreko asteburuan, Etxebarrian; eta aurreneko urteko kadeteetan, onenen artean izan zen Aimar Capdequi astigartarra: zortzigarren sailkatu zen, 19 laguneko aurreneko multzoan helmugaratuta, eta esprintean garaipena jokatuta. Unax Otegi hernaniarra, berriz, 22garren izan zen, bigarren multzoan iritsita.

Afizionatu mailan, bestalde, Ataungo San Martin Proban aritu zen Enekoitz Azparren astigartarra, eta hirugarren izan zen, Mulu Hailemichaelen eta Joseba Lopezen atzetik. Euskaldun Torneorako puntuagarria zen proba, eta sailkapenean bigarren jarraitzen du Azparrenek. Hain justu, Euskaldun Torneoko beste lasterketa bat izango dute bihar, Seguran: San Juan Sari Nagusia, 10:00etan hasita. 131 kilometroko ibilbide gorabeheratsua izango dute, eta sei aldiz igoko dute Liernia.

Bestalde, berrikuntza baten berri eman du Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeak: webgune berria jarri du martxan, donostialdeabizikletan.com helbidean. Bertan dago ikusgai taldeari buruzko informazio guztia, eta txirrindularien fitxak, Urumea bailarakoenak tartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!