Azken asteburuetan, maila ederra erakutsi dute Hernaniko gimnastek

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 11a, 00:00

June Clemente (eskuinean), podiumeko hirugarren postuan.

Denboraldiari amaiera emateko, ekainaren 19an, ikasturte bukaerako emanaldia egingo dute, kiroldegian. 

Azkeneko bi asteburuetan, Euskadiko Txapelketetan parte hartu dute Hernaniko gimnastek. Eta emaitza nabarmen batzuk lortu dituzte hainbat gimnastak. Besteak beste, senior B mailan, June Clemente Euskadiko hirugarrena izan zen xingolarekin eta sailkapen orokorrean. Honela, datorren urtean senior A mailan ariko da. Kadete B mailan, berriz, Jone Aguilar bosgarren izan zen, mazoekin. Senior A mailan, Ainara Rueda bosgarren sailkatu zen uztaiarekin. Eta Nerea Echarrik seigarren postua lortu zuen, senior B mailan, uztaiarekin.

Orokorrean kadete eta senior taldeek egindako lana txalotu dute entrenatzaileek: «oso pozik gaude, egin duten denboraldiarekin». Eta denboraldiari amaiera emateko, ekainaren 19an, ikasturte amaierako erakustaldia eskainiko dute kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!