'Maialen' aurkeztuko da gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 00:00

Hernani Arraun Elkarteko Maialen trainerua aurkeztuko da gaur, Tilosetan, arratsaldeko 19:30etan. Laster hasiko da ETE Liga eta bi urte trainerua uretaratu gabe egon eta gero, aurten uretan ikusiko dira hernaniarren txuri gorri eta berdea koloreak. Txalupa osatuko duten arraunlarien eta arlo teknikoko partaideak izango dira bertan eta ekitaldian, bateletan denboraldi aparta egin duten neska-mutil infantil eta kadete taldeak, euren entrenatzaileak, eta baita arraun egokitua ere aurkeztuko dira. Eta lorturiko banderak ere bai. Ondoren lunch-a ere burutuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!