Kontzertu solidarioa, Ozenkik eta Doinu Zalek bihar Andoaingo Basteron

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 00:00

Andoainen bihar, GENE (Gipuzkoako eritasun neuro-muskularren elkartea) elkartearen alde kontzertu solidarioa eskainiko da Basteron, 12:30etatik aurrera. Bertan ariko dira, besteak beste, Hernaniko Ozenki abesbatza eta abeslari bakarlari moduan Doinu Zale musika eskolako Irati Jauregi, Loli Parrizas, Amaia Santana eta Mikaela Etxeberria. Joxemari Oiartzabal musikariak sortutako melodiak abestuko dituzte, Joixe Ramon Berrondok hitzak jarrita. Ez da lehen aldia Imanol Kamiok zuzentzen duen abesbatza uztartzen dela elkarlanean Andoaingo musikariekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!