Agurtzane Goñi eta Consuelo Ayerbe, zozketako irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 10:13

HCREk antolatutako Garagardo azokarako bi otordu bikoitz zozketatu ditugu, eta irabazleak izan dira: Agurtzane Goñi Eta Consuelo Ayerbe. Zorionak! 

Dagoeneko martxan dago Kronikakide kanpaina, eta honekin batera lehenengo zozketa burututa dago. HCREk antolatutako Garagardo azokarako bi otordu bikoitz zozketatu dira, HCREren eskuzabaltasunari esker. Izan ere, sari bat beharrean bi eman dizkigu. Beraz, bi izan dira irabazleak: Agurtzane Goñi eta Consuelo Ayerbe. 

Gogoratu, bigarren zozketa oraindik martxan dagoela. Pack-a: Goxoako ekoizle desberdinen produktuekin eratutako saskia, Tripontzi jatetxean bi pertsonentzako otordua, Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 3 eguneko sarrera bikoitza, eta sagardo kaxa bat. Parte hartzeko aukera ekainaren 14ra arte izango da. Klikatu hemen  parte hartu nahi izanez gero. 

 

Hemen gaurko zozketaren bideoa: 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!