Euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa izango da uztailaren 11tik 14ra

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00

Nabarralde Elkartearekin elkarlanean eta Euskal Herriko historia abiapuntutzat hartuta, euskalnafarren historiari buruzko ikastaroa antolatu du Hernani Errotzenek. Uztailaren 11tik 14ra izango da, 10:00etatik 12:00etara, Biterin. Matrikularen prezioa 20 eurokoa da, eta izena emateko epea uztailaren 7ra arte egongo da zabalik herriaerrotzen@gmail.com helbidera mezua bidalita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!