Udaberriko kontzertua izango da larunbatean, Goiz Eguzkiko parkean, arratsaldeko 19:30etan hasita. Emanaldiak hiru zati izango ditu: gizonezkoen abesbatza irekiko du ikuskizuna, Javier Zubimendiren zuzendaritzapean, bi abesti interpretatuz; ondoren, emakumezkoen abesbatza arituko da, Ixiar Zubimendik zuzendutako beste bi interpretaziorekin gozatuz; eta, kontzertua amaitzeko, beste hamar abesti interpretatuko dituzte emakumezkoek zein gizonezkoek.