Beñat Azkargorta (EHkom) eta Iker Garaialde (Izarkom) hizlari, gaurko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00

Hernani Burujabek antolatuta, Telekomunikazioaren bueltan, Hernanin zer? Erronkak eta aurrera begirakoak izenburupean, hitzaldia izango da gaur, 19:00etan, Kulturarteko Plaza Feministaren eta Iturolaren arteko zabalgunean. Oraingo honetan, Beñat Azkargorta (EHkom) eta Iker Garaialde (Izarkom) arituko dira hizlari lanetan. Bihar, ordu eta leku berean, Moneta propioa martxan, ezagutza eta onurak hitzaldia izango da. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!