Hilaren 18an izango da aurtengo Azeri Bila lasterketa, eta zabalik dago izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00

2019. urtean antolatu zen azkenekoz Azeri Bila lasteketa.

Parte hartu nahi dutenek 'www.rockthesport.com' edo 'www.kronoak.com' webguneetan egin dezakete inskripzioa, 8 euroan.

Dagoeneko zehaztu dute 22. Azeri Bila lasterketaren eguna: ekainaren 18a. San Joanen atarian, herriko jaien egitarauen barruan antolatu du lasterketa C.D. Hernaniko atletismo sailak. 

Zabalik dago  izena emateko epea. Inskripzioa egin daiteke www.rockthesport.com edo www.kronoak.com webguneetan, 8 euro ordainduta. 

Helduen kategoriako lasterketa 18:30etan hasiko da, eta korrikalariek 8 kilometroko ibilbidea osatuko beharko dute. Aurretik, ibilbide laburragoetan, gaztetxoenek izango dute parte hartzeko aukera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!