Jubenil mailako Euskadi Cup jokatuko da bihartik igandera

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00

Partiduak goizez zein arratsaldez jokatuko dira eta, denera, zazpi taldek parte hartuko dute txapelketan. 

Denboraldia ofizialki amaitu bada ere, asteburu honetan zeregina izango dute Hernaniko Eskubaloi Taldeko zenbait kirolarik. Hain zuzen, bihartik igandera, jubenil mailako eskubaloiko Euskadi Cup txapelketa ospatuko da kiroldegian. 

Hernaniarrek ere, noski, parte hartuko dute hiru eguneko txapelketa honetan. Nesketan, Hernani One Telecom taldea arituko da lehian eta mutiletan, berriz, Hernani Sesa Tools izango da.

 

EUSKADI CUP

BIHAR

19:30 Hernani-San Adrian (Neskak, 1go pista)

18:00 Santutxu-Bidasoa
(Mutilak, 2. pista)

20:45 Hernani-Bera Bera 
(Mutilak, 1go pista)

ETZI

09:30 Santutxu-Bidasoa
(Mutilak, 1go pista)

11:00 Bidasoa-Hernani
(Mutilak, 1go pista)

12:30 Eibar-Hernani
(Neskak, 1go pista)

IGANDEA

09:30 Bera Bera-Irun
(Mutilak, 1go pista)

10:30 Hernani-Santutxu
(Mutilak, 1go pista)

11:45 San Adrian-Eibar
(Neskak, 1go pista)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!