LABek Ekintza Sozialeko Komunitatearen topaketa izan zuen

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 9a, 00:00
LAB sindikatuak antolatutako topaketa, joan den ostiralean, Biterin.

Gipuzkoa mailako ekimenean, emandako urratsez hausnartu eta aurrera begirakoen bueltan aritu ziren.

Joan den ostiralean, LAB sindikatuak Gipuzkoa mailako topaketa izan zuen Biterin, «azken urtean sindikalgintza sozialaz emandako urratsez hausnartzeko, aurrera begira jartzeko eta Hernani Burujabe herri proiektu eraldatzailea ezagutzeko». 

Sindikatuaren baitan Ekintza Sozialeko Komunitatea osatzen dugun kideak horren urtebeteko jardunaz eztabaidatu zuten. Aipatu dutenez, «bizi baldintza duinak eskuratzeko borrokan aktiboa izango den komunitatea irudikatu eta eman beharreko hurrengo urratsak identifikatzen» aritu ziren. Horrela, sindikalgintzatik etxebizitzaren problematika lantzen jarraitzeko eta arrazakeriaren aurkako borrokan lantokietan zein kalean, aurrez aurrez kokatzeko zein pertsona migratu eta arrazializatuen eskubideen alde «tinko borrokatzeko konpromisoa» hartu du. 

Horren gainean aritu ostean, Hernani Burujabe proiektuko bi kidek partekatu zuten eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikorako haien prozesua, ikuspegia eta proposamena. Horren ostean, hauxe hausnartu dute: «bat egiten dugu gaur egungo askotariko krisien eta kapitalismo heteropatriarkal neokolonial eta ekozida honen oldarraldiaren aurrean alternatiba herritarron ahalduntze eta antolakuntzatik eratorritako herri proiektu eta burujabetzen berreskurapenean datzala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!