Goyo Villoria da Zuzendari Tekniko berria

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 00:00

Goyo Villoria entrenatzaile donostiarrak Hernanin jarraituko du ibilbidea.

Eskubaloi Taldeko kargua hartu berri du eskarmentu haundiko entrenatzaile donostiarrak.

Hernani Eskubaloi Taldeak Zuzendari Tekniko berria du: Goyo Villoria donostiarra. «Eskarmentu haundiko entrenatzailea da eta, oraingoan Hernanin, gure klubean, erronka berriari hasiera emango dio», aipatu dute klubeko ordezkariek.

«Eskubaloian daramatzan ia 40 urteko ezagutza eta esperientzia laburtzea ez da erraza, bere curriculuma oso luzea baita», nabarmendu dute Villoriaren aurkezpenean. Formazio aldetik, besteak beste, Eskubaloi Entrenatzaile Titulu Nazionala du, eta Espainiako Eskubaloi Federazioak antolatutako hainbat Nazioarteko Mintegitan ere diplomatua da. Gainera, entrenatzaile lanetan aritzeaz gain, zuzendaritza teknikoko postuetan ibilitakoa ere bada, besteen artean, C.B. Egian, Anglet Biarritz Olympiquen eta Eskubaloi Euskal Federazioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!