Zilegi Eskolak bi ikastaro, ekainean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 00:00

AEK-k antolatuta, Zilegi Eskolak hainbat saio eskainiko ditu ekainean. Batetik, sendabelarrei buruzko saioa hilaren 14an, 14:30etatik 16:30etara edo 17:30eatik 19:30etara, AEKn. Bestetik, defentsa pertsonala ekainaren 13an, 09:15etatik 11:15etara, Biterin. Saioak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea; horretarako, idatzi zilegieskola@aek.eus helbidera edo deitu 663 043 314 telefonora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!