Bihar emango diote hasiera XVIII. Garagardo Azokari, Atsegindegin, eta igandean amaituko da

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 00:00

Bihar hasiko da XVIII. Garagardo Azoka, Atsegindegin.

Inaugurazio ekitaldia 19:30etan hasiko da. Kronikakideen artean, bi otordu zozketatuko ditu Kronikak; parte hartzeko, 'kronika.eus'. 

Iritsi da, azkenean, Hernani Errugbi Elkartearen urteko festarik esperoenetakoa: Garagardo Azoka. 18garren edizioa da aurtengoa, eta bihartik hasita igandera bitartean ondo pasatzeko, bapo jateko eta edateko, eta musikaz gozatzeko aukera izango da Atsegindegin.

Inaugurazio ekitaldia bihar izango da, arratsaldeko 19:30etan hasita. Bihar eta etzi, garagardoa dastatzen hasi ahal izango da 18:00etatik aurrera. Sukaldea 19:30etan irekiko da arratsaldeetan; larunbatean eta igandean, berriz, 13:30etan. Era berean, egun guztietan, 23:00ak arte eskatu ahal izango da jatekoa, eta itxiera, egunero, gaueko 00:00etarako dago aurreikusita.

Bestalde, larunbatean eta igandean, eguerdiko 12:00etan ire­ki­ko dira barrak, eta sukaldea zabalik egongo da 13:30e­tatik 15:30etara eta 19:30e­­ta­tik 23:00etara. 

 

Bi otordu, Kronikakideentzat

Garagardo Azoka ireki aurretik, Kronikak bi lagunentzako otordua zozketatuko du Kronikakideen artean. Gaur da parte hartzeko azken eguna, kronika.eus webgunean, eta bihar jakinaraziko da irabazlearen izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!