Tilos 7 Pasa Pala Txapelketa, azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 8a, 00:00

Larburu eta Joanex sailkatu ziren final laurdenetara, atzoko 1go partiduan.

Gaur, bigarren mailan, zortzi bikotek jokatuko dute final zortzirenetako kanporaketa. Bihar eta etzi ere kanporaketa partiduak izango dira, lehenengo eta bigarren mailan.

Apirilaren 25ean hasi zen Tilos 7 Pasa Pala Txapelketa, 67 bikote eta lau kategoriarekin: lehenengo maila, neskena, bigarren maila eta herrikoia. Ordutik, makina bat partidu jokatu dira, eta giro bikaina izan da torneoan. Hilabete pasatxo ondoren, Hernaniko pala txapelketa herrikoienak aste honetan hasi du azken txanpa. 

Atzotik hasita, hain zuzen, datozen egunetan jokatuko dira bigarren mailako final zortzirenak, eta kategoria herrikoiko zein lehenengo mailako final laurdenak. Nesketan, multzo bakarra izan da lau bikoterekin, eta sailkapenaren arabera jokatuko dituzte semifinalak, datorren astean: aurrenekoak laugarrenaren kontra, eta bigarrenak hirugarrenaren kontra. Kasu honetan, hauexek izango dira norgehiagokak: Antsotegik eta Urienek indarrak neurtuko dituzte Aizpea eta Edurneren aurka; Anek eta Enarak, berriz, Leire eta Itziar izango dituzte aurrez aurre. 

 

Kanporaketak, partidu bakarrera

Azken fase honetako kanporaketa guztiak partidu bakarrera jokatuko dira. Emaitza guztiak ezagutzean, datorren astean jokatuko dira bigarren mailako final laurdenak, kategoria guztietako finalerdi guztiak, eta baita txapelketako final haundiak ere. Hilaren 18an, larunbatarekin, ezagutuko dira maila bakoitzeko txapeldunak, 10:00etan hasita.

 

ASTE HONETAKO PARTIDUAK

GAUR

17:45 Agirre-Manterola/Lizeaga-Gurutzeaga

18:30 Josu-Galarza/ Ganix-Exkerra

19:15 Bittor-Markel/ Arregi-Urreaga

20:00 Xiker-Aritz/ Murgiondo-Lujanbio

BIHAR

17:45 Ramos-Zubimendi/Berho-Gamio

18:30 Iriarte-Navarro/ Elejalde-San Miguel

19:15 Esoain-Lertxundi/Etxebeste-Etxebeste

ETZI

17:45 Loidi-Luixa/ Inda-Arizmendi

18:30 Arandia-Alkorta/Kerejeta-Garzia

19:15 Iñigo-Xenki/ Goia-Zurutuza

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!