Hiru hitzaldi, bihartik hasita

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

«Euskal Herri mailako hainbat esperientzia Hernanira ekartzeko», hiru mahainguru antolatu ditu Hernani Burujabek. Bihar, etxebizitzaren gaiaren bueltan arituko dira, Abaraxka eta Usurbilgo Udaleko ordezkarien laguntzarekin. Ostegunean, Izarkom eta Ekhom izango dituzte entzungai, telekomunikazioa ardatz hartuta. Amaitzeko, ostiralean, tokiko moneta izango dute hizpide, Ekhilur eta Euskoaren esperientzietatik abiatuta. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, Kulturarteko Plaza Feministaren eta Iturolaren arteko zabalgunean (eguraldi txarra eginez gero, Iturolan). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!