Ahozko azterketa prestatzeko laguntza eskainiko du Udal euskaltegiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

HABEren lehenengo deialdiko B1, B2 eta C1 mailako ahozko azterketak prestatzeko laguntza eskainiko du Udal euskaltegiak. Ekainaren 9rako, ostegunerako, antolatu du laguntza-saioa, edonorentzat eta dohainik. Lau orduko eskola izango da, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!