Akelarrea prestatzeko lehenengo bilera izango da gaur, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 00:00

San Joanak ate joka ditugu dagoeneko eta, aurten, Akelarreak ez du hutsik egingo festen egitarauan. Hori horrela, dantza eta antzerkia prestatzeko lehenengo bilera antolatu dute gaurko. Goiz Eguzkin izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertaratzeko deia luzatu diete parte hartu nahi duten guztiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!