Ekai Legorburu hirugarren sailkatu da bikoteka 'Rey Enigma'-ren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Ekai Legorburu hernaniarrak eta Axel Rodríguez donostiarrak osatutako bikoteak hirugarren amaitu zuten Zumaiako Xake klubak antolatutako txapelketan. 14 urtez azpikoen aldibereko partidak jokatu zituen Rey Enigmak 27 bikoteren aurka. Rey Enigma oso ezaguna egin da mundu mailan Madrilgo Retiro parkera bertaratutakoekin xake partidak jokatzen hasi eta Tele 5 kateko Got talent saioan hainbat aldiz munduko txapeldun izan den Karpov errusiarrarekin taulak sinatu ostean. 27 bikoteren artean galtzen azkenetakoak izatea lortu zuten, ia 40 jokalditan zehar eutsi ondoren Rey Enigmari. Denei gailendu zitzaien eta partida guztietan oso adeitsu eta abegikor azaldu zen haur guztiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!