Odol ematea, bihar Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

Hileko lehenengo astearteko zitari eutsiz, odola emateko aukera izango da bihar, Hernanin. Hori horrela izanik, Odol Emaileen Elkarteak odola emateko deialdia luzatu diete herritarrei, lagundu biziari, eman odola lelopean. Odol ematea arratsaldean izango da, 16:30etatik 20:30etara, Iturola Elkarlan Sorgunean (Bº Florida Auzoa). Odol ematean parte hartu nahi duen orok, hitzordua eskatu beharko du aldez aurretik. Horretarako, 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu behar da, goizeko ordutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!