Carlos Sanchiz, Hernaniar Bikaina

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 6a, 00:00

50 urte baino gehiagotan aurreskuaren antolatzailea, Xalapartak izendatuko du datorren ekainaren 18an.

Xalaparta elkarteak Carlos Sanchiz Sarriegi izendatuko du, datorren ekainaren 18an, larunbatean, Hernaniar Bikaina. Dantzaria, 50 urte baino gehiagoz San Joanetako aurreskuaren, gaur egun desagertua dagoena, antolatzaile izan zen.

Izendapena bi urtez atzeratu da Covid dela eta Xalaparta eskultura emango zaio, elkarteak ematen duen sari nagusia. Oso pertsona ezaguna da hernaniarren artean, herrian garatu dituen alderdi ezberdinengatik.

Hernanin jaio zen, 1946ko urtarrilaren 13an, Kale Nagusiko 43. zenbakian. CD. Hernanin, futboleko sekzioan, ibilbide oparoa garatu zuen jokalari eta entrenatzaile bezala

Familian gurasoak, osabak, anai-arrebak, lehengusuak... dantzariak izan ziren eta noski bera ere bai. Ondoren epaile lanetan aritu zen eta bere eskutik 4.000 neska-mutiko hernaniarrek ikasi dute aurreskua dantzatzen. Goiz Eguzkiko abesbatzan ere aritzen da kantuan.

 

40. urteurrena eta bazkarirako izena eman behar da

Egun horretan, ekainaren 18an, Xalaparta Elkarteak bere 40. urteurrena ospatuko du, bazkideentzako eta jarraitzaileentzako bazkaria batekin.

Bertaratu nahi dutenek izena eman beharko dute Xalaparta elkartean ikusgai dagoen zerrendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!