Maixa Zugasti idazle hernaniarrak Atarian izeneko bere azken eleberria kaleratu berri du. Argitaratzen duen hirugarren eleberria da eta maiatzaren 23an aurkeztu zuen Donostiako Udal Liburutegian.
Eleberri honetan hiru protagonista nagusi daude, Juan, Leandro eta Paula. Leandro, Hernaniko baserri baten azken jabea da. Maitek, bere alaba denak, gogoz kontra sartu du egoitza batean, baina Maiteren benetako kezka baserriaren jabetza da. Azkenik, Juan, egoitza horretan Maite babesten duen asmo iluneko gizona da. Besteak beste, oinordekotza-arazoak, boterea eta diruak tartekatzen dira istorioan, bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, gertatzen direnak, hain zuzen ere. Hala ere, elementurik garrantzitsuena maitasuna da.
Lehen zirriborroa 2020an bidali zuen argitaletxera, pandemia hasi aurretik
Zugastik azaldu duenez, eleberriaren lehen zirriborroa 2020an bidali zuen argitaletxera, itxialdiaren hasieran. Berarentzat garrantzitsua da datu hori azpimarratzea, pandemian zehar agerian gelditu delako zaharren egoitzek bizi duren egoera zaila, eta horri buruz liburuan mintzatzea kasualitatea izan delako. Zaharren egoitzek presentzia izan dute bere bizitzan