Etxeberriko jaiak eguerdian amaituko dira eta Osiñagakoak berriz, arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 5a, 00:00

Etxeberriko danborradako haurrek goizean jo zituzten piezak.

Atzoko arratsaldea haundia izan zen Floridan eta Osiñagan, eta gaur ere indartsu datoz goiza eta arratsaldea.

Giro ezin hobean ospatu zituzten atzo Etxeberri eta Osiñagako festak. Goizean zehar ez zen horrenbeste jende ibili, baina arratsaldean naiz eta euria egin, eguraldiak nahiko errespetatu zituen bertaratutakoak, eta festa usaina nagusitu zen auzotarren eta bertaratutakoen artean. 

Osiñagan, arratsaldean herri kirol jaialdi paregabea izan zen harrijasotzaile, aizkolari eta probalariekin. Etxeberrin goizean jubilatuak eta batez ere danborradako umeak izan ziren protagonista. Arratsaldean Etxeberrin ekitaldi ugari izan ziren eta jende asko ibili zen hara eta hona.  

Gaur Sagardo dastaketa, Etxeberrin eta bertsolariak eta segalariak, Osiñagan

Bi auzoetan gaur amaituko dira jaiak. Osiñagan 12:00etan Julen Gabirondo eta Jon Otegi ariko dira segan eta ondoren Aitor Mendiluze eta Agin Laburu, Unai Agirre ordezkatuta, ariko dira bertsotan. Bazkari herrikoia eta gero pelota partiduek emango diote amaiera festei. Etxeberrin goizean amaituko dira jaiak adin guztietarako jolas eta sagardo dastaketarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!