PUBLIERREPORTAJEA

Aho osasuntsua, gorputz osasuntsua

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

Ahoko osasuna zaintzen badugu, gure osasun zaintzen dugu, orokorrean. Irribarre osasuntsua lortzeko gakoa da aho-hortzetako higiene egokia egunero mantentzea eta dagozkion hortz-garbiketa profesionalak egitea.

ALAIAn badakigu gure sektoreko aurrerapen zientifiko eta teknologikoetan eguneratuta egon behar dugula. Horregatik, horrelako garbiketak egiteko azken teknika daukagu kontsultan. Guided Biofilm Therapy (GBT) da, gure pazienteentzat bermatutako Suitzako teknologia.
Teknika horrek ebidentzia zientifikoan oinarritzen ditu bere protokoloak, biofilma hortzetan, ehun bigunetan eta inplanteetan tratatzeko, eta “bracketak” izanda ere egin daiteke.

Bi abantaila haundi ditu: ez batere inbasiboa da eta ez du inolako minik edo eragozpenik sortzen. Prebentzio-kontzeptu integral baten parte da, pazienteen aho-osasuna zaintzeko eta pazienteak tratamenduarekin ondo eta eroso sentiarazteko.

Garbitzeko metodo moderno horrek ahozko patologiak saihesten dizkigu, eta saioen protokoloa sinplifikatzen denez, eta pazienteari denbora pazienteak denbora aurrezten du.

Sistema Suitzako Ikerketa Zentro batean garatu zen, 100 mila ordutik gorako proba tekniko eta klinikoekin, mundu osoko hortzetako espezialista onenekin lankidetzan.

Orain, ALAIA Odontologia Zentroak bere pazienteei sistema hau eskaintzeko aukera du, garbiketa profesionalerako ekipamendu berria eta modernoa ekarriko duena. Eskuzko instrumentazioaren beharra murrizten du, eta segurua, eraginkorra eta leuna da ehun bigunetarako, inplanteetarako eta berrezarpenetarako. Gainera, lehen mailako txantxarrak tratatzeko eta haurren eta nerabeen prebentzio periodontalerako sistema baliagarria da.

Ahoko higiene periodikoak, neurri mediko espezializatuekin konbinatuta, biolfilma kontrolpean mantentzen du, ahoko osasuna eta osasun sistemikoa hobetuz.

ALAIAko espezialisten le­hentasunezko helburuak dira hortz-osasuna eta pazienteen ongizatea. Teknologia berriarekin, erosotasuna eta azkartasuna lortzen dugu bisitetan, eta sentsazio atseginagoa tratamenduetan. Dena, askoz errazagoa.

GBT sistemak inork bere garbiketa profesionalak atzeratzea lortzen du. Guk abantailak besterik ez dizkiogu ikusten!

Gure bizi-kalitatea mantentzeko aho-hortzetako osasun ezin hobeak duen garrantzia gogorarazi nahi dugu hemen. Zalantzarik baduzu, eskatu hitzordua eta bisitatu ALAIA. Kezkatzen zaituenaren diagnostikoa egingo dizugu eta tratamenduetan orientatuko zaitugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!