308 etxebizitza babestu eta tasatu eraikiko dira, AMR zegoen eremuan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

Helburua da «etxebizitzarekin dagoen arazoari irtenbide bat ematea. Horregatik egin da etxebizitza babestuaren eta tasatuaren aldeko apustua».

Florida 08 eremuko urbanizazio proiektuari hasierako onarpena eman zion Tokiko Gobernu Batzarrak. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos udal taldeen aldeko botoekin. EAJ-PNVk kontra bozkatu du eta PSE-EE abstenitu egin zen. 

Sagastialde, Etxeberri eta Florida auzoen eta trenbidearen artean geratzen den eremua dela ziurtatu du Udalak: «24.623 metro karratuko azalera ordenatuko da guztira. Onartutako proiektuaren arabera, 308 etxebizitza eraikiko dira: horietako 176 Babes Ofiizialeko Etxebizitzak izango dira eta 132 tasatuak». Horrekin batera, errepideak, espaloiak, parkeak, aisialdi eta kirol eremuak, hala nola, bidegorriak. Erabilera publikoko ekipamenduak ere aurreikusten dira. 

AMRko lantegia egondako eremuaren jabea Ertorlur Gipuzkoako Foru Aldundiaren sozietate publikoa da eta erabilera industriala izan du latengia itxi zen arte: «izan ere, AMR lantegia egon zen lur horietan, eta ondorioz, lur kutsatuak dira. Hori dela eta, eman behar diren pausuen artean dago lur kutsatu horien trataera kudeatzea». Trenbidearen ondoan dago eta uholde arriskua duen eremua ere badela nabarmendu du Udalak: «beraz, proiektuak entitate ezberdinen oniritzia jaso beharko ditu». Behar dituen baimen guztiak eskuratzen dituenean behin betiko onarpena emango zaio. 

Eremu hori, egun oso degradatua dago eta helburua honakoa dela azaldu dute: «egun herrian, etxebizitzarekin dagoen arazoari irtenbide bat ematea. Horregatik egin da etxebizitza babestuaren eta tasatuaren aldeko apustua». k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!