Infantil txikiak, Euskadiko Jokoetan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

Hernaniko infantil txikiak, Gipuzkoako finaletan, aurreko asteburuan Zubietan.

Denboraldi bikaina osatu dute Hernaniko mutil infantil txikiek, eta Gipuzkoako hirugarren postuan bukatu dute. Hori horrela, Euskadiko Jokoetan ariko dira gaur, Zubietan, 10:00etan hasita. Bederatzi talde ariko dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru onenak; eta hasierako ligaxkan, Laudio eta Lagun Artea taldeak izango dituzte kontrario berdeek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!