Estebanek eta Arregik domina, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 4a, 00:00

Peru Arregi (eskuinean), podiumean.

Jauzi hirukoitzean bigarren izan zen Jon Ander Esteban, eta 800 metroko proban hirugarren Peru Arregi.

Aire libreko Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen aurreko igandean, Donostiako Anoetako miniestadioan; eta bi domina lortu zituzten atleta hernaniarrek. Luzera jauzi hirukoitzean, zilarrezko domina kolkoratu zuen Jon Ander Estebanek, 12,28 metroko jauziarekin bigarren sailkatuta. Eta 800 metroko proban, hirugarren izan zen Peru Arregi, 1:59,30 denborarekin, brontzezko domina lortzeko.

Larunbatean, bestalde, eskolarteko Euskadiko Jokoak izan ziren Gasteizen, eta bertan aritu zen Santa Barbarako nesken taldea: seigarren sailkatu ziren. Gainera, Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren bi atleta hernaniar: Mario Quiroga bigarren izan zen 150 metroko proban, eta erreleboetan irabazle; eta altuera jauzian zortzigarren sailkatu zen Ekhi Miner.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!