Ahozko azterketarako laguntza, Udal Euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 3a, 00:00

HABEren lehenengo deialdiko B1, B2 EDO C1 maila egiaztatzeko ahozko azterketa egitera doazenentzat, aholkuak emango ditu Udal Euskaltegiak. Ekainaren 9an, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara bitartean, aholkuak emango ditu Udal Euskaltegiak «azterketa arrakastaz egin dezazun». Doakoa da, eta edonori zuzenduta dago. Zalantzaren bat izanez gero deitu 943 33 18 96 telefonora, idatzi euskaltegi@hernani.eus helbidera edo bertaratu Udal Euskaltegira (Karobieta auzoa 63). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!