Hitzaldiak eta kontzertuak bihar Hernanin, Itaiak antolatutako jardunaldi nazionalean

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 3a, 00:00

Latsunbeko kirol pistan egingo da jardunaldi nazionala eta Elizatxo eskolako patioan pantaila bidez jardunaldia jarraitu ahal izango da.

Itaiak, Emakume Sozialisten erakundeak, egun osoko jardunaldi nazionala antolatu du biharko, eta Hernanin ospatuko da. Jarduerez betetako egitaraua prestatu dute, eta tartean izango dira hitzaldiak eta kontzertuak. Latsunbeko kirol pistan jarriko dute karpa, eta antolatzaileek kabituko ez direla aurreikusiz, Elizatxo eskolako patioan pantaila bidez jarraitzeko aukera egokituko dutela aurreratu dute. 

Goizeko 10:00ak aldera hasiko dira Itaiak antolatutako jardunaldi nazionalei hasiera ematen, ongi etorriarekin. Jarraian, 10:30ak aldera, Emakumeon zapalkuntzaren azterketa eta horren ondorio politikoak izena hartuko duen  hitzaldia eskainiko dute. Eta eguerdiko 12:30etan, bigarren hitzaldiari emango diote hasiera. 14:30ak aldera, berriz,  bazkari baten bueltan bilduko dira, giro ederrean. Arratsaldeko 17:00etan, hirugarren hitzaldi bat eskainiko dute: Emakume frentearen erronkak eta emakumeon ahalduntze politikoa

Arratsaldea aurrera joan ahala, jai giroan murgiltzen joango dira, izan ere, antolatutako jaialdiari emango zaio hasiera, eta sekulako kontzertuak izango dira entzungai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!