Ate irekiak gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 00:00

Datozen bi ostiraletan, bihar eta ekainaren 10ean, 16:00etatik 17:30etara, boleiboleko ate ireki saioak egingo ditu Hernani K.E. boleibol sekzioak. Saioak 2009an eta 2010ean jaiotakoentzat izango da. Parte hartu nahi duenak kiroldegian azaldu besterik ez du . Saioak doan dira. Beste aldetik, ekainaren 5ean, igandean, hondartzako bolei txapelketa izango dute kadete mailako neska-mutilek Donostiako Zurriola hondartzan. Bertan 17 neska bikotek eta 8 mutil bikotek parte hartuko dute Hernaniren izenean, beraz partaidetza haundia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!