Hiru hitzaldi antolatu dira etxebizitza, telekomunikazioa eta moneta gai hartuta

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 2a, 00:00

Ekhilur monetari buruz hitzaldia eskaini izan da.

Datorren asteazkenetik ostiralera arte izango dira Iturola eta Kulturarteko Plaza Feministaren arteko plazan, 19:00etan hasita.

Datorren astean, ekainaren 8an, 9an eta 10ean hiru mahainguru antolatu dituzte Hernani Burujaberen baitan dabilen herritar taldeak. Iturola eta Kulturateko Plaza Feministaren arteko plan izango dira mahai inguruak, arratsaldeko 19:00etan. Eguraldi txarra egingo balu, Iturola barnean izango dira.

Mahainguru edo hitzaldi hauen bitartez, Euskal Herri mailako esperientzia ezberdin batzuk ekarri dituzte Hernanira. Ekainaren 8an, asteazkenean, etxebizitzaren gaiaren bueltan jardungo dute, Abaraxka eta Txirikordako kideen laguntzarekin. Etxebizitza eskubiderantz, alternatibak ezagutzen da mahai inguruaren izenburua.

Ekainaren 9an, ostegunean, Izarkom eta Ehkom kooperatibak izango dituzte hurbildutakoek entzungai, telekomunikazioa ardatz hartuta. Telekomunikazioen buelta, Hernanin zer? Erronkak eta aurrera begirakoak da izenburua eta Beñat Azkargorta eta Iker Garaialde izango dira hizlariak.

Eta ekainaren 10ean, ostiralean berriz, tokiko monetaren ingurukoa izango da mintzaldia, Ekhilur, Irati eta Euskoaren esperientzietatik abiatuta. Moneta propioa martxan, ezagutzak eta onurak da izenburua eta Xebas Kristi (Eusko), Ione Handia (Irati) eta Alex López (Ekhilur) dira. Ondoren, aperitibo musikatuak emango dio amaiera hiru eguneko jardunaldiari.

 
Urrian abaitu zen Hernani Burujabe herri proiektua

Urrian jarri zen martxan Hernani Burujabe herri proiektu hau eta bertan antolatzen dira, «hainbat eta hainbat herritarren kezketatik abiatuta, etorkizun hobe eta justuago baten ikusmiran oinarrituta. Sektorez sektore eta eremuz eremu burujabetzaranzko bidea egiten dihardugu energian, elikaduran, bioaniztasunean, zaintzan...». 

Alor ezberdinetako herritarrak, proiektu ezberdinen baitan antolatzen dira eta «edonork du lekua bertan. Gure egunerokoa zeharkatzen duten arloak jorratu nahi ditugu, elkarrekin eta eskuz esku».

Bizitzan beharrezkoak diren arlo nagusietan subiranotasunerantz joatea da Hernani Burujaberen xedea. «Ahal dugun neurrian, kanpoko multinazionalekiko -elikagaienak, energiarenak, finantzarioak...- dugun menpekotasuna murriztea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!