Etzi, astelehenean eta asteartean, larrialdi kimikoko protokoloa

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 00:00

Aveq-Kimikak, euskal kimika sektoreko enpresen elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta SOS Deiakekin elkarlanean, larrialdi kimikoko sirenak aktibatuko ditu. Etzi, ostiral honetan, astelehenean eta asteartean izango da, zortzi euskal herritan, tartean Hernanin. Simulakroen helburua da, gailu horiek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea, eta herritarrak beren berezko soinuarekin «ohitzea», larrialdi kimiko bat identifikatzeko. Sirenak 10:00etatik 11:30etara aktibatuko dira hiru egunez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!