Auzoaren 65garren urteurrena ospatu zuten Sagastialden

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 1a, 00:00

Sagastialdeko auzotarrek 'familia argazkia' atera zuten.

Sagastialde auzoko 65garren urteurrena ospatu zuten auzotarrek igandean. Ospakizunaren ekitaldi nagusia, Urnietako Oianume jatetxean egin zen, bazkari baten bueltan bilduz. Mezetatik aterata elkartu eta bertan argazkia atera zuten, 65garren urteurrena izozteko. Aurreskua eta txistulariak ere ez ziren falta izan eta sekulako giroarekin, egun ederra igaro zuten auzotarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!